Igartzako burdinolan margolanen, eskulturen eta argazkien erakusketa jarri dute. 35 bat artistaren lanen bilduma partekatu dute elkarrekin.
Xirika elkarteak antolatuta, herrian bildutako bigarren eskuko arropa salduko dute. Diru-etekinak Zaporeak elkartearentzat izango dira, errefuxiatu kanpamenduetarako elikagaiak erosteko. Soberan gera daitezkeen arropak, berriz, 'Aita Mari' erreskate-itsasontzira bidaliko dituzte. Gaur arratsaldean eta bihar goizean da azoka, plazan.
Euskadiko Txirrindularitza Federazioak atzo onartu zuen nazio mailako egutegia. Afizionatuen bost proba, eta junior, kadete eta nesken bana jokatuko dira Goierrin.
Herri Antzokiko atalondoan jarri dute euskal liburu eta disko azoka, eta goizean goizetik ari dira bisitariak joaten. Herriko sortzaileek, bestetik, dantzako lokalean jarri dituzte euren artisau-sorkuntzak eta produktuak.