Merkatu Txikiarekin eta Martin Pipasekin eman die ongi etorria Gabonei Haztegi ikastolak
Larunbat goizean eta arratsaldean gabon giroz bete zen Latxartegi parkea, ikastolak urtero antolatzen dituen festekin.
Urteen poderioz, Gabon bezperan ospatzen diren Merkatu Txikia eta Martin Pipasen inugurkoak jai kuttunak bihurtu dira Haztegi ikastolarentzat eta legazpiar guztientzat. Larunbatean ospatu ziren biak, Latxartegi parkean, ikastolaren ondoan.
Goizean, era askotako produktuak erosteko aukera izan zuten legazpiarrek Merkatu Txikian, batez ere jostailuak eta liburuak, eta arratsaldean haurrek Martin Pipasekin egoteko aukera izan zuten, Olentzerorentzako gutunak emateko. Musika eta dantza ez zen falta egun osoan.