Min kronikoa eta lo egiteko arazoak hizpide bihar Gizarte Zentroan
Noemi Aznar Cantero fisioterapeutak eta osteopatak hitzaldia egingo du gai horren inguruan, herritar guztiei zuzenduta. Bihar da hitzordua, 18:00etan, eta arazo horiek tratatzeko erabiltzen den makina bat probatzeko aukera izango da.
Buztintegi, Iratzarri eta Nagusilan elkarteek elkarlanean antolatuta, min kronikoari eta lo egiteko arazoei buruzko hitzaldia egingo du gaur Gizarte Zentroan Noemi Aznar Canterok. Hitzaldia 18:00etan izango da, Gizarte Zentroko goiko solairuko aretoan, eta herritar guztiei dago zuzenduta.
Noemi Aznar Cantero legazpiarra fisitoerapeuta eta osteopata da, eta gaurko hitzaldia bi arazo horientzako konponbideei buruz hitz egingo du. Hain zuzen, besteak beste min kronikoa eta lo egiteko arazoak tratatzeko erabili daitekeen Nesa izeneko makina berritzailea aurkeztuko du, eta horretarako, makinaren erabilera ondo ezagutzen duen aditu bat ere izango du alboan. Erakustaldi praktikoak ere egingo dituzte bertan.
Nesa makinarekin, aipatu bi arazo horiez gain, orain arte tratatatzeko nahiko zailak ziren digestio arazoak, buruko minak eta antsietatea ere tratatu daitezke.