Saskibaloi campuserako izena emateko azken eguna da gaur
Andraitz saskibaloi klubak antolatuta, hilaren 26an, 27an, 28an eta 29an egingo da, Bikuña kiroldegian.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/12/img_0411-1200x909.jpg)
Gaur amaitzen da Andraitz klubak Gabon oporretarako antolatu duen Saskibaloi campuserako izenak emateko epea. Campusa hilaren 26an, 27an, 28an eta 29an egingo da Bikuña kiroldegian, 09:30etik 12:30era. Prezioa 45 eurokoa da.
Izena emateko andraitz@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. 2008tik 2015era bitartean jaiotako haurrei eta gaztetxoei dago zuzenduta.