Txillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko bilera Legazpin
Udalak eta Lenbur Fundazioak bat egin dute Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioak 2024-2025 urteetarako martxan jarri duen ekitaldi programarekin. Bilera irekia da, eta gaur egingo dute, 18:30ean Kultur Etxean.
Legazpiko Udalak eta Lenbur Fundaziok bat egin dute Eduardo Txillidaren jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko egingo diren ospakizunekin, eta bilera bat deitu dute gaurko, Legazpin egin daitezkeen ekitaldien inguruan hitz egiteko. Eduardo Chillida-Pilar Belzunce fundazioak 2024-2025 urteetarako martxan jarri dituen ekitaldi programa bat garatzen ari da, eta horren barruan kokatuko lirateke.
Bilera irekia izango da, gaur 18:30ean, Kultur Etxean.