Doinua Musika eskolako ikasleek agenda betea dute Gabonei begira
Bihar Gabonetako jaialdia egingo dute Latxartegin, eta igandean Mari Domingiren eta Olentzeroren errondan parte hartuko dute. Urtarrilaren 4an Santzikutz egoitzan joko dute.

Doinua musika eskolako ikasleek Gabonetako jaialdia egingo dute bihar, 18:00etan, Latxartegi aretoan. Bertan parte hartuko dute gitarra eta folk taldeek, musika eta mugimenduko ikasleek eskusoinu taldearekin batera, eta eskolako abesbatzak.
Biharko emanaldiaren ondoren, musika ikasleek hitzordu gehiago izango dituzte oporretan, Olentzeroren eta Mari Domingiren errondan parte hartuko dutelako igande goizean, herriko beste musikariekin batera. Santikutz egoitzara ere joango dira egun horretan, eta urtarrilaren 4ko goizean itzuliko dira bertara, orduan gitarrekin.