Goienizen film laburren gaua Beasainen 22. aldiz
Hamazazpi film labur proiektatuko dituzte, bi saiotan banatuta, Mikel Alvarez beasaindarraren 'Mundu berri bat' tartean. Lehena, 19:00etan hasiko da, eta bigarrena 21:30ean.
Zinema zaleek estatu mailako zenbait film labur ikusteko aukera izango dute Beasainen. Goieniz Zineklubak Gau Laburra XXII. film laburren emanaldia antolatu du asteazkenerako, abenduak 27. Usurbe antzokian, 17 film labur aurkeztuko dira, bi saiotan banatuta. Lehena, 19:00etan hasiko da –tartean Mikel Alvarez Sarriegiren Mundu berri bat–, eta bigarrena, aldiz, 21:30ean. Goieniz sariaz gain, ikusleen saria ere banatuko da. Ikusleek proiekzioaren amaieran bozkatzeko aukera izango dute. Bi sariak proiekzioaren egun berean emango dira.