Goiztiriko ikasleak alboka doinuekin joan dira oporretara
Goiztiri euskaltegiko ikasleek gustura hartu dute Eguberrietako oporraldia. Alboka jotzera ere ausartu dira.
Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleek afaria egin zuten atzo iluntzean, Eguberrietako oporren atarian. Emilio eta Amaia ikasleek alboka eta panderoa atera zuten eta kalez kale ordiziarrak dantzan jarri zituzten.