Haurrek eta gazteek badute non aukeratu Gabon hauetan
Haurrek eta gazteek aisialdiaz gozatzeko aukera aparta izan ohi dute Gabonetako oporretan. Hori horrela, Goierriko herri gehientsuenetan beraiei zuzendutako makina bat ekintza antolatuta daude, opor egun hauetan non aukeratua izan dezaten.
Ormaiztegin, abenduaren 26an irekiko dute jolas parkea, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Zubipe kiroldegian. Ordizian, haur txokoa zabalik izango da haurrentzat eta gurasoentzat abenduaren 26tik 30era, 16:00etatik 19:30era.
Zegaman, euskal mitologian oinarritutako jolas sortzaileak izango dituzte, Jokai konpainiaren eskutik, abenduaren 28an. Eskolako gimnasioan eta patioan jarriko dituzte jolasak arratsaldeko ordutegian: 16:00etatik 19:00etara.
Urretxuko eta Zumarragako Bi-Tartean merkatarien elkarteak Ostiral Magikoa antolatu du abenduaren 29an. Haurrentzako atrakzioak jarriko dituzte Areizaga-Kalebarren plazan 17:00etatik 20:00etara.
Urte berrian ere bai
Urte berriarekin ere izango dute non gozatua. Urtarrilaren 2an, Amelie ipuinen jostuneren eskutik ipuin kontaketa musikatua dute Zerainen, kultur etxean 17:00etan.
Urretxuko eta Zumarragako eta Legazpiko Udalek haur parkeak antolatuko dituzte urtarrilaren 2tik 4ra; goiz eta arratsaldez egongo dira irekita Urretxuko Ederrena eta Legazpiko Urbeltz pilotalekuetan.