Olentzero solidarioa ekimena, berriz, Zerainen
Aurtengo Gabonetan ere Olentzero solidarioa ekimena burutuko da Zerainen. Bihar arratsaldean, Zeraingo herri eskolak dirua biltzeko antolatu duen saski solidarioa zozketatu ondoren, ZerainLab elkarteari pasako dio testigua. Aurten ere Gipuzkoako elikagaien bankuari emango diote bildutako dirua, —iaz, 1.250 euro izan ziren—. Ekarpenak bihartik urtarrilaren 7ra arte egin daitezke Mandio eta Ostatu tabernetan.