Zubizarreta eta Senar pilotariek Ataunen jokatuko dute 28an
Profesionalen pilota jaialdia antolatu dute Baikok eta Ataun Kirol Elkarteak, abenduaren 28rako, Auzoeta kiroldegian (19:00). B Serieko Binakako Txapelketako bi partida izango dira, eta bietan ataundar banak jokatuko. Lehenik, Bakaikoa-Elizegi eta Senar-Salaverri II.a –Beñat Senarrek profesional modura lehenengo aldiz jokatuko du herrian–. Bigarren neurketa, Zubizarreta III.a-Ugartemendia eta Exposito-Gaskueren artekoa da. Sarrerak, 15 euroan, atzo jarri zituzten salgai tabernetan.