Bertso-clown saioa egingo dute hilaren 27an Legorretan

Hilaren 27an bertso-clown saioa izango da Herri Antzokian, 19:00etan. Beatriz Egizabal clown-a izango da gai-jartzailea, eta bertsoak kantatuko dituzte Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colinak. Sarrerak udaletxean daude salgai, 8 euroan (langabeentzat 5€). Egunean bertan leihatilan 10 euroan salduko dituzte.