Goi mailako pala motz finala jokatuko da 28an Olaberrian
Abenduaren 9an frontoiko gehiegizko hezetasunagatik atzeratu zen IX. Olaberriko Elite Txapelketako pala motzeko finala hilaren 28an jokatuko da. Jaialdia 18:00etan hasiko da, paleta larruz infantilen erakustaldiarekin. Aranburu-Aizpuru eta Soberon-Maiora ariko dira. Ondoren, 19:00etan, Beñat Ibarguren-Imanol Ibañez eta Carlos Baeza-Emiliano Skufca lehiatuko dira, final handian.