Harrerak eta kantu eskeak herriz herri
GAUR, ABENDUAK 22
- Zaldibia. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, 11:00etan, Olaldeko parkean.
BIHAR, ABENDUAK 24
- Arama. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, 19:00etan.
- Ataun. Olentzeroren etorrera.
IGANDEA, ABENDUAK 24
- Arama. Denok kantatzera 09:00etan, udaletxetik. Lortutakoa Aspanogi elkartearentzat izango da.
- Altzaga. Olentzero kantu eskea 14:30ean kantuan, 19:00etan Olentzeroren etorrera.
- Beasain. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, 12:00etan plazan. Kantu eskea, 18:00etan Zapatari kaleko errotondatik.
- Ezkio-Itsaso. Baserrietan eta etxeetan kantuan.
- Gabiria. Aztiriko, Osinalde elkarteko eta Balentzategi herri eskolako taldeak baserriz baserri kantu eskean, egun osoan.
- Gaintza. Kantu eskea baserriz baserri.
- Idiazabal. Gabon eskea, 10:30ean hasita. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, 19:00etan.
- Itsasondo. Kantu eskea herrian zehar, 10:00etan, ondoren, hamaiketakoa. Eguerdi partean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.
- Lazkao. Ikastolako ikasle taldeak kantari, kalean. 17:30ean abiatuta: Agerretik jaitsiko dira, San Prudentzioko ermita, Txindoki egoitza, Hirigoien kalea – Herriko Plaza. Bertan, Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria.
- Legazpi. Goizean, udalak, ikastetxeek eta musika eskolak antolatuta kantu erronda, 11:00etan Laubidetik irtenda, Santikutz egoitzan geldialdia, amaiera plazan. Brinkola auzoan, Armuño elkartetik abiatuta, kantu eskea baserriz baserri, 15:00etan abiatuta. Arratsaldean, Lekanazpik antolatuta, kantu erronda 17:30ean Goierri tabernatik abiatuta, amaiera Gernika enparantzan, 19:30ean.
- Legorreta. 09:00etan Gaztetxetik, presoen alde kantari. 10:30ean Ugaro eskolako haurrak kantuan. 12:30ean Elekun abesbatza kantari. 17:30ean, opari banaketa. 18:00etara presoen alde kantari.
- Mutiloa. Goizean zehar herriko talde bat baserriz baserri arituko da. 18:00etan, Olentzeroren etorrera, plazan.
- Ordizia. Herriko abesbatzek eta ikastetxeetako ikasleek kaleak alaituko dituzte kantuan. 12:00etan, Nikolas Lekuona plazan, Euskalphotocalla, baserritar jantziekin argazkiak atera, pintxoak eta kale animazioa.
12:00etan, Olentzero eta Mari Domingi plazan (antzerkia eta muxu ematea). 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea, dantzari txistulari eta trikitilariek lagunduta. - Ormaiztegi. Baserriz baserri kantu eskean. Pionetik abiatuta, 09:00etan. Gabon kantak abestera, kalean. Zubipe kiroldegitik abiatuta, 11:30ean. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, eta gaztaina jana. Plazan, 18:30ean. Gabon abestien kantaldia, eliza-atarian eta plazan, 20:00etan.
- Segura. 18:00etan, Lastalan piztuko den suak iragarriko du Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, eta Madalenan harrera egingo diete herritarrek. Plazan, haur jaioberriei ongi etorria eta Azpilla Dantza Taldearen eta koruaren emanaldia.
- Urretxu-Zumarraga. Goizean zehar, ikastetxeetako haurrek kantu eskea herrian zehar. Eguberri, eguzki berri ekitaldia: 18:30ean desfilea hasiko da Zelai Ariztitik Gernikako Arbola plazaraino, eta bertan izango da ekitaldia.
- Zaldibia. Kantu eskean taldeak. Xirika taldea 08:00etan Zubi-Buru elkartetik, herri osoan. Guraso Elkartea, 11:00etan, kalean; gaztaina erreak.
- Zerain. 08:45ean, autobus geltokian elkartuko dira kantu eskerako. 09:30ean Guraso Elkarteak antolaturiko haurren kantu eskea. 19:00etan, plazan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, abesbatza, eskolako haurren kanta eta dantza saioarekin.
- Zegama. 11:00etan, herriko haurrak gabon kantak abesten ibiliko dira kaleetan zehar, Olaran auzotik abiatuta. Gazte Herexakoak, 10:15ean plazan elkartuko dira, eta kantu eskea egingo dute baserrietan. Ondoren, bazkaria egingo dute eskolako patioan eta, 18:00etan Olentzerorekin gabon eskea.