Irene Paredes omenduko dute legazpiarrek 30ean

Legazpiarrek Irene Paredesi omenaldia egingo diote hilaren 30eko goizean. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira udaletxean, udal agintariek egingo dioten harrerarekin, eta plazan jarraituko dute. Futbol zelaian izango dira ekitaldiak ondoren, baita futbol partidak ere.