Kalakan bikotea Idiazabalgo Zelaa kiroldegian

Kalakan musikari bikoteak kontzertua egingo du abenduaren 29an Zelaa kiroldegian, 22:00etan. Sarrerak 10 euroan daude salgai, liburutegian, 10:30etik 12:30era eta 16:30etik 19:30era. Astelehenetik aurrera liburutegia itxita egongo da eta arreta zerbitzuan egongo dira sarrerak, 7:30etik 14:30era. Kutxabank-en ere eros daitezke.