Zumarragako Iraeta estankoak 6.000 euroko bi sari eman ditu

Iraeta estankoan saldutako bi dezimok bosgarren saria lortu dute gaur Madrilen egiten ari diren Eguberrietako loteriaren zozketan. Saritutako zenbakia 88.979 da eta sarituek 6.000 euro irabazi dituzte.