Gabon-kantez jantzi da Goierri
Gabon-kantez jantzi da Goierri abenduaren 24 goizean. Hainbat eta hainbat izan dira etxez etxe eta baserriz baserri kantuan atera direnak.
Abenduaren 24a iritsi eta kalera atera dira goierritarrak, jantzi tradizionala soinean. Gabonetako ohiturak mantenduz, hainbat izan dira gaurkoan kantuan egiteko asmoz atera direnak etxetik, goizean goiz. Herri ugaritan egin dute hau, batez ere, herri txikietan. Herri handiagoetan ere ikastetxeetako taldeak iada kalean dira baita ere. Gaurkoan musika izango da nagusi Goierriko txokoetan, kantuan egiteaz gain trikitixa- eta pandero-hotsik ere ez da faltako.
Itsasondon, goizeko 10etan elkartu dira herriko plazan eta gitarrarekin entsegu txiki bat egin ondoren, pandero- eta trikitixa-hotsek lagunduta abiatu dira etxez etxe. Haurrak eta gurasoak izan dira gehienbat gerturatu direnak. Haurrek ilusio handiz bizi duten eguna izanik asko ta asko izango dira gaurko egunean Olentzero ikustera gerturatuko direnak haien herrietako plazetara.