I. Artisau garagardo azoka egin dute Lazkaon
I.Artisau garagardo azoka egin dute Lazkaon. 5 garagardo desberdin, pintxoak, taloak eta musika eskaintza dituzte gaurkorako.
I.Artisau garagardo azoka egin dute Lazkaon, plazako frontoian karpa bat jarrita, frontoia estaliz eta goxatuz. Garagardo artisaua izan arren azokako protagonista talogileak ere bertan izan dira eta pintxoak ere izan dituzte gaurko menuan.
Goizeko 12:00etan ireki da azoka eta eguerdiko 15:00rak arte izan dute lazkaotarrek azokaz gozatzeko aukera. Arratsaldean, berriz, 18:00etan ireki eta gauerdira arte egongo dira bertan. Basabe Garagardoa izan da azokako aukeretako bat, etxeko garagardoa, Goierrikoa, Goierrin ekoitzitako garagardo artisau eta naturala. Boga Garagardoa ere bertan izan da, Bizkaitik etorria. Hauek ere bertako produktuei garrantzia berezia ematen diete eta mimo handiz prestatzen dituzte garagardoak. Higer Garagardoak izan da aukeretako beste bat. Higer Garagardoa hondarribiarra da eta postuari dekorazio berezia eman nahi izan diote gaurkoan. Azokan atentzioa gehien ematen duen postua da, izan ere, argi txikiz josi dute postua eta toke moderno bat eman diote honi, besteen artean bereiziz. Atala Brewing markako artisau garagardoa ere bertan dute lazkaotarrek. 2021ean hasi zen marka hau martxan eta Lazkaon dastatzeko aukera izan dute gaurkoan. Nafarroatik Brew&Roll Garagardoa ere iritsi da Lazkaoko plazara.
Jende ugari ibili da goizean zein arratsaldean azokan eta aisialdi eskaintza izango dute giroa berotzeko. Arratsaldeko 19:00ak aldera hasi da Howdy Bluegrass country taldea eta jarraian, The Excitements jazz taldearen emanaldia izango dute.