Ordiziako kirol sarietako sari nagusiak Alvarez de Eulate eta Gonzalezentzat
Ordiziako kirol sarietan Asier Alvarez de Eulate errugbilaria, Ane Gonzalez igerilaria, Ordiziako Eskubaloi Taldea eta Ordizia Eskubaloi taldeko Patxi Etxeberria izan dira sarituak.
Data hauetan urteari begiratzeko joera handia dago, atzera begiratuta urte berrian aurrera egiteko. Urtearen errepaso horretan hainbat alor sartzen dira, horien artean, kirola. Herri batzuek urteko kirolari onenak saritzen dituzte, hala egin zuten joan den egunean Beasainen eta gaurkoan ordiziarren txanda izan da. Goizeko 12:00etan herriko plazan elkartu dira ordiziarrak, sari banaketa ekitaldirako.
Epaimahaiaz gain, herritarrek ere parte hartzen dute sarituaren aukeraketan, herritarren bozka gehien jasotzen dituenari herritarren saria eskainiz. Aurten alor desberdinetako 7 kirolari izan dira izendatuak sari nagusirako, horien artean, atletak, errugbilariak, igerilariak…
Sari banaketari hasiera emateko sari hauen nondik norakoak azaldu aurkezleak. Sariak 4 kategoriatan banatu dira: aipamenak edo diplomak, urteko kirol taldeari saria, sari nagusia eta Ordiziako kirolaren alde egindako lanagatik emana. Kategoria horietarako, hainbat faktore izan ditu kontuan epaimahaiak, hala nola, Euskal Selekzioak edo Espainiar Estatuko Selekzioak hautatua izatea, Gipuzkoako edo EAEko errekor bat egitea eta Estatu mailako txapelketetan lehen 8 postuetan sailkatzea.
Hauek kontuan izanda eta hautagaiak bertan izanik, diplomak banatzen hasi dira. Guztiak banan-banan pasa dira oholtzatik haien diplomen bila. Hauek izan dira gaurkoan diploma jaso duten kirolariak: Danel Perez, Hodei Caballero, Samuel Vega, Aimar Alustiza, Irenia Apaolaza, Ane Torres, Dorleta Oiarbide, Paula De Juan, Lide Urrestarazu, Julen Goia, Amaia Erbina, Lide Erbina, Lander Gomez, Liher Sarriegi, Asier Alvarez de Eulate, Gaizka Gaztañaga, Erlantz Garmendia, Ioritz Mujika, Peio Iriondo, Anthony Nazabal, Aitor Lasa, Mikel Perez, Mohamed Amine, Ane Gonzalez, Graxi Elosegi, Fernando Fernandez, Josu Sarasola, Josu Goya, Odei Rodriguez, Endika Mate eta Mikel Zabalegi.
Urteko kirol taldea
Behin guztiek diploma jasota, sari nagusietara egin dute jauzi eta urteoko kirol taldeari eskainitako sariarekin hasi dira. Gaurkoan Ordiziako Eskubaloi Taldea izan da sariaren irabazlea, izan ere, 2024.urtean 30 urte egingo ditu taldeak eta urtez urte izandkao «hazkundeagatik» saritua izna da, egun, 160 kirolaritik gora baititu. Urtean zehar ekitaldi desberdinak izango dituzte urteurren hau ospatzeko.
Sari Nagusiak
Hurrena, sari nagusiak eman dituzte. Lehenengo Asier Alvarez de Eulate errugbi jokalaria igo da oholtzara bere sariaren bila. Alvarez de Eulatek ohorezko mailan 300 partidutik gora jokatu ditu eta horrez gain, Euskarians taldearekin jokatu zuen Belgikaren aurkako partidan Hegoaldeko jokalari bakarra izan da. Bigarren saritua, Ane Gonzalez igerilaria izan da, Urpekoak taldeko igerilaria. Denboraldi «bikaina» egin du Gonzalezek eta txapelketa ugari irabazteaz gain 100 metro azalerako Espainiako errekor absolutua ezarri du aurtengo urtean, 00:41,70eko denbora ezarriz.
Ordiziako kirolaren alde egindako lanagatik emandako saria
Ekitaldian aipatu duten bezala, kirol taldeek zein kirolariek «aurrera egin ahal izateko» jende ugari izaten da lanean eta hori «balioan jartzen» duen saria da hau, «aitortza» egite aldera. Gaurkoan Ordizia Eskubaloi taldeko Patxi Etxeberria izan da saritua, urte hauetan guztietan egindako lanagatik. «Eskerrak» eman dizkiote egindakoagatik.
Herritarren saria
Herritarren bozkak garrantzitsuak izan dira aurtengo kirol sarietan ere. Denen artean 6 hautagai izan dira bozka emateko: Lide Urrestarazu, Asier Alvarez de Eulate, Irenia Apaolaza, Danel Perez, Ane Torres, Ane Gonzalez eta Hodei Caballero.
Herritarrek bozka horien bidez hartu dute erabakia eta guztiak zenbatu ostean, gaurko ekitaldira eraman dute emaitza. Asier Alvarez de Eulate izan da aurtengo herritarren sariaren irabazlea.
Ekitaldiari amaiera emateko, bertaratu diren kirolari guztiak «zoriondu» dituzte eta guztiek elkarrekin argazkia atera dute.