Urteari agurra San Silvestre lasterketekin
Urteari agur esateko San Silvestre lasterketak izan dira Goierriko txoko ugaritan. Goizean Beasainen, Lazkaon eta Legorretan aritu dira korrika eta arratsaldean, berriz, Ordizian, Zegaman, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin arituko dira.
Urteari agur esateko modu ugari daude, baina tradizioa da iada Goierriko zenbait txokotan San Silvestre lasterketa. Urteko azken egunean goierritar asko eta asko korrika egiteko asmoz ateratzen dira etxetik, lasterketa herrikoi hauen parte izateko gogoz.
Beasain
Aurten ere hala izan da eta parte hartzaile askoko lasterketak izan dira beste urte batez. Beasainen Beti Bizi Elkarteak antolatu du aurten ere lasterketa hau eta goizeko 10:30etan eman diete hasiera haurren lasterketei. 4 urtetik hasi eta 15 urtera arteko korrikalariak izan dira bertan eta guztira, 181 parte-hartzaile izan dira haurren lasterketetan. 5 lasterketa izan dira guztira eta zintaren atzean kostata joan dira asko eta asko lasterketaren hasieran, irrikak bultzatuta.
Ondoren, goizeko 12:00etan hasi da helduen Beasaingo San Silvestre lasterketa. Duela 50 urte izan zen lehenengo San Silvestrea Beasainen eta gaurkoan, 48.edizioa izan dute, 50 urte beranduago. Hala ere, aldaketa bat izan da aurtengo ibilbidean, izan ere, irteera plaza inguruan izan ohi bazen ere, gaurkoan Kale Nagusian beheragotik abiatu dira, Bideluze Plazaren altueratik.
Sailkapena
- Emakumezkoak:
- Kaoutar Boulaid
- Marina Bagur Olives
- Oihane Irusta Gomez
- Gizonezkoak:
- Abdelkader Al Gham
- Chakib Lachgar Latrache
- Workineh Fikire Serbessa
- Herritarrak:
- Gizonezkoak:
-
- Urko Etxebeste Garin
- Koldo Galarreta Torres
- Koldo Agirre Mujika
-
- Emakumezkoak:
-
- Naroa Lopetegi
- Itxaro Mendizabal Amundarain
- Naia Lopez Guesala
- 16 urtez azpikoak:
- Oihan Berasategi Larrea
- Ivan Lopetegi
- Paul San Sebastian
Lazkao
Lazkaon ere korrika hasi dute eguna. Aurten ere Tri-Antzar korrikalari taldeak antolatu du San Silvestre lasterketa eta goizeko 11:30etan eman diote hasiera haurren txandari. Ondoren, 12:30etan hasi dira 14 urtetik gorakoak. 5 kilometroko ibilbidea egin dute eta guztira, 480 partaidetik gora izan dira.
Sailkapena:
- Emakumezkoak:
- Ane Barandiaran Soraluce
- Aiara Garaialde Zeberio
- Naroa Arrieta
- Gizonezkoak:
- Beñat Bereziartu
- Adrian Pajares Dominguez
- Angel Vázquez Iglesias
- Herritarrak:
- Gizonezkoak:
-
- Beñat Bereziartu
- Adrian Pajares Dominguez
- Angel Vázquez Iglesias
-
- Emakumezkoak:
-
- Ane Barandiaran Soraluce
- Naroa Arrieta
- Lide Egizala Urteaga
Arratsaldean
Goizean Lazkaon eta Legorretan ere aritu dira goierritar ugari korrika, baina oraindik eguna ez da amaitu eta arratsaldean gehiago izango dira. Ordizian, Legazpin, Zegaman eta Urretxu-Zumarragan arituko dira korrikalariak lehian urteko azken egunari amaiera borobila emateko asmoz. Ordizian arratsaldeko 17:00etan haurrena hasiko da eta ondoren, arratsaldeko 18:30etan emango diete hasiera 46.Ordiziako San Silvestre -Jose Manuel Caballero 20. Memorialari. Legazpin, berriz, 17:00etan abiatuko da 6.edizioa duen San Silvestre lasterketa. Zegaman, berriz, 17:00etan haurren txanda izango da eta ondoren, 17:30etan abiatuko dira helduak, 5.250metroko ibilbidea aurretik dutela. Urretxu-Zumarragan ere, 17:30etan abiatuko dira eta Legazpin bezalaxe, 6.edizioa dute aurtengoa otamotzek.