Gabonetako haur parkeak ireki ditu ateak Legazpin
Ostegun eguerdira arte egongo da zabalik, 2 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gazteei zuzenduta. Egun hauetan Txu-Txu trena ere badabil, plazatik Laubidera bitarteko ibilbidea egiten.
Urbeltz pilotalekuan jarri diren puzgarrietako batzuk. ARGAZKIAK: Isa Sanz Gaur goizean ireki ditu ateak Legazpin Gabonetako Haur parkeak, eta ostegun eguerdira arte egongo da zabalik, Azokan eta Urbeltz pilotalekuan 2 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gazteei jolaserako aukera ugari eskainiz. Legazpiko Udalak antolatu du haur parke hau, eta aurtengoa 23.a da
Gaur eta bihar 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era egongo da zabalik parkea eta eta ostegunean, 10:30etik 13:30era. Saio bakoitzerako sarrera 2 eurokoa da. Gurutze Gorria ari da segurtasunaz arduratzen.
Urbeltz Pilotalekuko pistan honako eskaintza dago:
2-5 urtekoen gunean: bi puzgarri eta ludoteka psikomotrizitateko gailuekin, lurzorua moketadunarekin.
6-10 urtekoen gunean: txirrista eta puzgarri bana.
11-14 urtekoen gunean: ‘Salto al vacio’ eta oztopo anitzeko pista
Urbeltz Pilotalekuko goiko aldean:
Joko interaktiboetako sei pantaila eta futbol-mahaiak.
Sorgintxulo asiaildi taldeak bideratutako tailerrak: makillajea; karetak, postalak eta marrazkiak.
Azokan: Giza futbolina, diana eta Kick Soccer (futbol-atezaina)
Txu-Txu trena
Txu-Txu trena ere ibiliko da parkea zabalik dagoen egunetan, ordutegi berarekin, eta doan. Euskal Herria plazatik irtenda, Laubide auzoko errotondaraino igotzen da, eta bertan bidaiariek jaisteko aukera dute, baita igotzeko ere, tokirik egonez gero.













