Legazpiko Kultur Etxeak ordutegi berriarekin hasi du urtea
Aurrerantzean eguerditan ez da itxiko. Kultur Etxean dauden zerbitzuek ohiko ordutegiekin jarraituko dute.
Legazpiko Kultur Etxea. ARGAZKIA: Tere Madinabeitia Gaurtik aurrera, ordutegi berria izango du Legazpiko Kultur Etxeak, eguerditan ez baita itxiko. Ordutegi berria 09:30etik 20:30era da, eta ondorioz, arratsaldean egiten diren bilerak eta bestelako jarduerak 20:30erako amaituta egon beharko dute.
Kultur Etxean dauden zerbitzuek, berriz, ohiko ordutegiekin jarraituko dute.












