Gaztetxoen parte hartze zabala izaten ari da BKL saskibaloi kanpusean
BKL saskibaloi klubak antolatuta egiten ari dira saskibaloi kanpusa. 100 inguru gaztetxo ari dira parte hartzen.
Gabonetako oporraldian gaztetxoak saskibaloira hurbiltzeko aukera eman du Beasaingo BKL saskibaloi klubak ostera ere. Bi taldetan banatuta, bederatzi eta hemeretzi urte bitarteko ia 100 gaztetxok parte hartuko dute, urtarrilaren 5era arte luzatuko den saskibaloi kanpusean. Saskibaloia sustatzea, ongi pasatzea eta jokatzeko oinarrizkoa ikastea da jardunaldiaren helburu nagusia.
3×3 txapelketa
Bestalde, gaur arratsaldean, 3×3 txapelketa jokatuko da, Antzizar kiroldegian, hau ere BKL taldeak antolatuta. 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako gaztetxoek parte hartuko dute. Antolakuntzak aurreratu duenez, 25 taldek eman dute izena. Goierritarrak izango dira gehientsuenak, baina tolosaldetik ere animatu dira batzuk-batzuk. 15:30ean emango diote hasiera txapelketari eta 19:30ak inguruan bukatuko dela iragarri dute.