Produktu berrietarako garaia ez da negua, baina Ordiziako ferian ia astero dago zerbait aipatzeko. Gaur Mendiola sagarraren txanda izan da, Errezilgo Mugarrieta baserritik Simon Aizpuruk ekarriko duen azkena.
Aurrerantzean, Programacion Areto enpresa arduratuko da zinemaren kudeaketaz. Astebururo lau saio eskainiko dituzte, eta hilean bitan baita zine klub saioa ere. Astelehena ikusleen eguna izendatu dute, eta sarrera merkeagoa izango da.
Berrogei tranbia diseinatu eta fabrikatzea eta bost urtez mantentzea barne hartzen ditu kontratuak. Madrilgo eta Berlingo autobus flotak hobetzeko kontratuak ere sinatu ditu.
Mendebaldeko gobernuen eta erakundetutako alderdi politikoen eta enpresen konplizitatea salatu nahi dute, "bereziki, CAF enpresarena".
Erakunde berriaren asmoak eta helburuak azalduko dituzte aurkezpenean. Beasaingo Zentro Sozialistan izango da saioa, ostegunean, 18:30ean.
BKL saskibaloi klubak antolatuta egiten ari dira saskibaloi kanpusa. 100 inguru gaztetxo ari dira parte hartzen.
2023an baino ia 150.000 euro gehiagoko aurrekontua izango du. Zerbitzuak eta ongizatea mantentzea ditu helburu. Trantsizio urtea izango da Ormaiztegirentzat.
'Paredes de Abelon' du izena erakusketak, eta Zamorako ingurune horretan harriekin egindako hormei ateratako argazkiak dira. Urtarrilean eta otsailean egongo da zabalik.
Goierriko hainbat elizatan egin da material bilketa. Bildutakoarekin, opari poltsak eman dizkiete presoei.
Zegamako afizionatu mailako Gabonetako pilota txapelketako garailea bihar ebatziko da: Azketa-Telleria bikoteak Alberdi-Elizegiren aurka jokatuko du
Mugikorrerako aplikazioa jaitsi eta erregistratu egin behar da aurrezkia lortzeko. 270 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta eta 165.000 kilometro baino gehiago partekatu dira.
Informazio bilera urtarrilaren 9an egingo dute eta izena eman ahal izango da bertan.
Kafetegiko arduradunek jaiotza berezi bat jarri dute sarreran, eta txoko bat egokitu dute erregeekin argazkiak atera ahal izateko, lehen Olentzerorekin egin zuten bezala.