Goi mendian ibiltzeko hastapen ikastaroa egingo du Arrastakak
Informazio bilera urtarrilaren 9an egingo dute eta izena eman ahal izango da bertan.
Gabonetako oporren ondoren, abian izango da Arrastaka Mendi Taldearen jardueren egutegia. Goi-mendian ibiltzeko hastapen ikastaroarekin emango dio aurten hasiera. Batetik, urtarrilaren 10 eta 11an atal teoriko-praktikoa izango da Ehunmilak-Arrastakaren lokalean arratsaldeko 19:00etan eta bestetik, urtarrilaren 13 eta 14an atal praktikoa landuko da Pirinioetan. Interesatuek, urtarrilaren 9an, 19:00etan, mendi taldearen egoitzan egingo den bilerara agertu beharko dute. Xehetasun guztiak emango dituzte bertan eta izena eman ahalko da.