Goierriko energia bulegoaren zerbitzua datorren astean Zerainen
Argindar eta gas fakturak aztertzen irakatsiko dute, besteak beste. Goierriko Energia Bulegoak argindar eta gas fakturak aztertzeko edo bonu sozialaren inguruko informazioa eskaintzeko zerbitzua eskainiko du Zeraingo udaletxean datorren asteartean, urtarrilak 9, 10:00etatik 14:00etara. Aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da; telefonoz 843 739 988 zenbakian edo e-mailez, energia.goieki@goierri.eus helbidean.












