Haurrak pantailekin duten harremanaz hitzaldia Idiazabalen
Haurrak eta pantailak izenburupean hitzaldia antolatu dute Idiazabalen urtarrilaren 8rako. Haurrek pantailekin duten harremanetan gurasoek nola eragin dezaketen azalduko du Miren Ros adituak. Hausnarketaz, kontzientziazioaz, praktika onez eta eskura dauden baliabideez arituko da Ros. Hitzaldia udaletxeko areto nagusian izango da 18:00etatik aurrera.