Itsasondoko geltokian irisgarritasun lanak egingo dituela iragarri du Renfek
752.000 euroko inbertsioa egingo duela jakinarazi du. Lanak aurten hasiko dituzte. Nasak egokituko dituzte eta seinaletika berrituko dute.
Trena Itsasondoko geltokian.//Arkaitz Apalategi Itsasondoko geltokian irisgarritasun lanak egingo dituela iragarri du Renfek. 752.000 euroko inbertsioa egingo dute geltokia erabiltzea errazagoa izan dadin. Enpresak zabaldutako oharrean jakinarazi duenez, lan nagusia nasak egokitzea izango da, luzera handiagoa izan dezaten. Seinaletika ere berrituko dute, eta bezeroentzako neurriak hartuko dituzte lanek iraun bitartean.
Aurten hasiko dituzte lanak, 2024an, eta lau hilabetez luzatuko dira. Nasak kanalizatzeko eta egokitzeko lanetarako 416.765 euro zehaztu dituzte, elektrizitate eta argiteria seinaletika berritzeko, 65.024 euro, eta bezeroen arreta zerbitzuko neurrietarako, berriz, 18.136 euro. Gainontzekoa hondakin eta eraispenaren kudeaketarako eta segurtasun eta kontrol neurrietarako izango da.
Egunean 70 bat tren gelditzen dira Itsasondoko geltokian, eta Renferen datuen arabera, 250 bat bidaiarik erabiltzen dute.












