Partecar erabilita autoa partekatzeagatik hobariak izango dira
Mugikorrerako aplikazioa jaitsi eta erregistratu egin behar da aurrezkia lortzeko. 270 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta eta 165.000 kilometro baino gehiago partekatu dira.
Autoa partekatzeko Partecar egitasmoari bultzada ematen jarraitzea du xede Beasaingo Udalak, eta berriro sarituko ditu aplikazioaren erabiltzaileak.
Horregatik, ParteCar – Hoop Carpool aplikazioaren bidez, Beasain abiapuntu edo helmuga duten ibilbideetako gidariei zein bidaiariei, % 50eko hobaria emango zaie (gehienez 2 euro ibilbide eta bidaiari bakoitzeko), sustapenak dirauen bitartean.
Beasaingo udal aplikaziotik edo zuzenean Play Store edo App Store bidez, Hoop Carpool aplikazioa mugikorrean deskargatu ondoren, erregistratu eta jarraian BEASAIN22N kodea sartu beharko da onurez aprobetxatzeko.
Partecar ekimenak orain arte 270 erabiltzaile baino gehiago ditu erregistratuta aplikazioan eta orain arte 165.000 kilometro baino gehiago partekatu dira joan-etorrietan.