Egur tailla ikastaro berria emango du Txirbil elkarteak Legazpin
Hilaren 8tik 18ra bitartean eman beharko da izena Kultur Etxean. Ikastaroa 24 ordukoa da, eta hilaren 22an hasiko da.
Txirbil elkarteak egur tailla ikastaro berria emango du hilaren 22tik aurrera, 24 orduko iraupenarekin. Parte hartu nahi dutenek, hilaren 8tik 18ra bitartean eman beharko dute izena Kultur Etxeko harreran.
Saioak astelehenetan izango dira, eta bi ordutegi izango dira aukeran, 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara.
Ikastaroaren kostua 40eurokoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.