Berpiztu jaialdiak itxi du martxoko kontzerturako kartela
Lehendabiziko edizioan bezala, Oi! Musika izango da Berpiztu jaialdiaren oinarria. Bost taldek eta DJ batek osatzen dute aurtengo kartela. Antzar Crew talde antolatzaileak sare sozialen bidez eman du parte hartuko duten taldeen berri:
Des-kontrol, Orreaga 778, Arene 6, Azken Sustraiak beasaindarrak, Kontralde eta Pineapple Sweet DJ-a arituko dira Idiazabalen, martxoaren 23an.