Eguraldi txarra dago iragarrita hurrengo asterako, eta neurriak hartu ditu aurrez udalak, baliabide materialak eta pertsonalak prestatuta.
Idiazabalgo Bertso Taldeak Florentino Goiburu bertsolari idiazabaldarra oroitzeko lehenengo bertso paper lehiaketa jarri du martxan. Herriko bertsozaletasuna sustatzeko helburua dute. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 12an amaituko da.
Iazko urtarrilean 'Babestu teila batekin' diru bilketa kanpaina jarri zuen martxan elkarteak. 13.000 euro lortu dituzte, lanak egiteko behar zutena. Herritarrei eskerrak eman dizkiete.
Hiru sari nagusi banatu dira beste horrenbeste kategoriatan banatuta. Aurten kategoria bakoitzeko beste bi sari ere banatu dituzte. Herriko balkoirik ederrenek ere sariak jaso dituzte.
Hezitzaileak eta erabiltzaileak kalera atera dira, 20 urteko ibilbidearen berri emateko eta herriko gaztetxoei zuzendutako zerbitzuari ikusgarritasuna emateko.
Beherakada iraulita, atzera 70.000eko langa igaro du eskualdeak .2022tik %0,76ko igo da, 534 bizilagun gehiago. Sei udalerrik galdu dute biztanleria, tartean hiru txikienek.
Beasaingo haurren gutunak jasotzen izan dira goizean. Arratsaldean, harrerak egingo zaizkie herriz herri.
Udaltzaingoan jaso behar dira hilaren 31ra arte 2024rako txartelak. Egun horretatik aurrera, berritu gabeko txartela dutenei isuna jarriko diete.
Sarek manifestazioa antolatu du 'Konponbiderako giltza' goiburupean, urtarrilaren 13an Bilbon. Goierriko herri gehienetan autobusak antolatu dituzte. 16:00etan hasiko da La Casillatik, "euskal presoen bizikidetza eraikitzeko bidean, eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea ahalbidetu dadin" aldarrikatzeko mobilizazioa.
Hiru Errege Magoen etorrerek eta Lazkaoko Astotxo egunak ginga jarriko die Gabonetako festei. Ikus Goierriko agenda albiste barruan.
Zegamako I. Afizionatuen binakako pilota txapelketa Telleriak eta Azketa goierritarrek irabazi dute, Alberdi eta Elizegiri 22-13 irabazita.