103 neska-mutilek parte hartu dute IX. Azatxo Kanpusean
Ostiralean amaitu zen bederatzigarren Azatxo Saskibaloi Kanpusa. Bi txandatan banatu dute: lehenengoan, 57 umek parte hartu dute, eta bigarrenean 84 umek. Askok errepikatu egin dute.
Ordizia Saskibaloiak antolatutako IX. Azatxo Saskibaloi Kanpusean 2012 eta 2015 urteen artean jaiotako 103 haurrek parte hartu dute aurten, klubak azaldu duenez, “partaidetza errekor berri bat” ezarriz. Ostiralean amaitu zen. Bi txandatan banatu dute kanpusa, Majori Kiroldegian: lehenengoa, abenduaren 26tik 29ra izan da, 57 parte hartzailerekin, eta bigarrena, berriz, urtarrilaren 2tik 5era, 84 parte hartzailerekin. 103 ume horietako askok errepikatu egin dute, lehenengo zein bigarren txandan parte hartuta. Haurrez gain, 20 lagunetik gorako tekniko eta entrenatzaileen taldeak egin du lan kanpusa aurrera eramateko.
Argazkiak: Ordizia Saskibaloia