Aizpea gaztandegiak irabazi du Debako Urte Berriko Feriako gazta lehiaketa
Beste bi sarituak ere goierritarrak dira: bigarren Gabiriako Baztarrika eta hirugarren La Leze geratu dira.
Larunbatean ospatu zuten Deban (Gipuzkoa) Urte Berriko Feria, nekazaritzari eskainitako azoka. Egitarauaren barruan egin ziren bost lehiaketaren artean, Idiazabal gaztaren egileena jokatu zen. Hiru sari banatu zituzten, eta hirurak gaztagile goierritarrek eskuratu dituzte. Aizpea gaztandegiak (Olaberria) lortu du lehen saria, Baztarrikak (Gabiria) bigarrena eta Jauregi-Gorrotxategi goierritarren La Lezek (Ilarduia, Araba) hirugarrena.