Emiliana Garciak 109 urte bete ditu
Leire Artola alkateak eta Mariola Pascual ongizate zinegotziak herritar guztien partetik zoriondu dute.
Emiliana Garcia beasaindarrak 109 urte bete ditu gaur. Leire Artola alkatea eta Mariola Pascual ongizate arloko zinegotzia bisitan joan zaizkio etxera, herritar guztien izenean zoriontzeko eta lore sorta bat oparitzeko.