«Gure gazte denborako garaiak gogorarazi dizkit gaurkoak»
50 urte pasa dira lehenengoz Ormaiztegiko Ziklo-Krosa irabazi zenuela.
Bai, hala da. Aurtengoaren eguraldi oso antzekoa egiten zuen ordu hartan, 19 urte nituen. Gerora ibilbide luzea izan dut txirrindularitzan, txapelketak, hautatzaile, talde ezberdinetako zuzendari lanak eta azken urteetan antolatzaile lanetan nabil.
Hain zuzen zure ibilbideagatik herritarren aitortza jaso duzu.
Urtero egiten zaio omenaldia 50 urte aurretik irabazi duen txirrindulariari omenaldia, eta aurten niri tokatu zait. Oso pozik nago.
Nola joan da aurtengo lasterketa?
Gure gazte denborako garaiak gogorarazi dizkit: eguraldia, lokatza, zirkuitua, zipriztinak, giroa… Osagai guzti horiekin, oso gustura egon naiz gaur lasterketa ikusten.