Herriko iturriak itxiko ditu udalak aurreikusitako tenperatura baxuengatik
Txakurren parkekoa, Nikolas Lekuona plazakoa eta Barrenakoa irekita utziko dituzte.
Nikolas Lekuona plazako iturria.//Ordiziako Udala. Udalak herriko iturriak itxiko ditu datozen egunetan, aurreikusitako tenperatura baxuengatik. Guztiak itxiko ditu, hiru izango ezik: txakurren parkekoa, Nikolas Lekuona plazakoa eta Barrenakoa irekita utziko dituzte. Bihar goizean herriko errepideetan gatza botako dute irristakor egon ez dadin.












