Amalurren urtarrilean ere tramitatu ahalko dira mendiko federatu txartelak

Euskal Mendizale Federazioaren 2024rako mendiko federatu-txartelak ateratzeko zerbitzua luzatu egin dute. Abenduko ohiko aukeraren ondoren, Lazkaon Amalur elkarteak urtarrilean ere tramitatuko ditu. Hil honetan, asteartero Amalurren bulegoan egongo dira, 18:00etatik 19:30era.

Istripu-aseguru mota desberdinak kontrata daitezke, baita eremuaren arabera ere./Aimar Maiz