Amiantoagatik epaituko dituzte CAF eta bi azpikontrata
2020ko abuztuan hil zen Julio G. M. Beasaingo CAFen, azpikontratatuta lan egin ondoren. Prestazioen % 50eko errekargua eskatuko du familiak.
Bilboko lan arloko bigarren epaitegian, CAF enpresaren eta Zarate Hermanos eta Jose Manuel Armesto azpikontraten aurkako epaiketa izango da asteazkenean, amiantoaren biktima izan zen Julio G. M.ren familiak aurkeztutako erreklamazioak aurrera egin ostean. 2020 abuztuaren 20an hil zen Julio G. M. sarcomatoide motako mesotelioma gaizto baten ondorioz, Beasaingo CAF enpresan, 1971 eta 1974 urteen artean azpikontratatuta lanean jardun ondoren.
Amiantoaren biktimen Asviamie elkartetik jakinarazi dutenez, «langileak amiantoarekin kontaktuan lan egin zuen CAF enpresak azpikontratatuta egon zen aldian. Trazadura eta soldatzaile lanak egin zituen. Amianto zuntzekin kontaktu zuzenean egon izanagatik hil zen, eta enpresa kontratista nagusiak eta enplegu-emaileek ez zuten segurtasun-neurririk hartu». Arrazoi horregatik eskatzen da «prestazioen % 50eko errekargua».
Gainera «segurtasun neurri zorrotzak» eskatzen ditu Asviamiek enpresa guztietan, «langileen osasunarentzat hain kaltegarriak diren eta minbizia sor lezaketen substantzien aurrean