Bruneten XIX. mendeko Goierriko argazkien erakusketa Lazkaon jarri du Lemniskatak
Inoiz argitaratu gabeko eskualdeko argazki zaharrenak dira, Jose Brunetek ateratakoak. Lazkaoko kultur etxean, urtarrilaren 19ra arte egongo da bilduma.
Lemniskata Goierriko zientzia sareak Lazkaon jarri du XIX. mendeko II. Brunet bilduma argazki erakusketa. Astelehenean ireki zuten, eta urtarrilaren 19ra arte edukiko dute, kultur etxeko aretoan. Bisitatzeko ordutegia 16:30etik 19:00etara da. Jose Brunet Berminghamek XIX. mendean ateratako Goierriko argazki ineditoak dira, Lemniskatak eta Martin Garciak iaz argitaratutako bigarren libururako baliatu zituztenak.