Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak kontratua luzatu du
Aspe pilota enpresak bost pilotariren kontratuak luzatu ditu: Xabier Tolosa, Javier Zabala, Iñigo Bikuña eta Xabier Erostarbe urretxuarrak bi urte gehiago emango dituzte Aspen eta Julen Egigurenek urtebete. Erostarbek 2015eko azaroaren 27an egin zuen debuta profesionaletan, Ederrena pilotalekuan. Beraz, hamar urte beteko ditu Aspen.