'Zopa' antzezlanerako sarrerak dagoeneko salgai
Segurako Xirikara umorezko antzerki taldeak Zopa antzezlanaren hirugarren emanaldia eskainiko du urtarrilaren 21ean Seguran. Pandemiaz geroztik egingo duten lehendabiziko antzezlana da, eta abenduaren 3an, Euskararen egunaren harira egin zituzten aurreneko bi emanaldiak Seguran. 155 bat pertsona bildu zituzten ordu hartan emanaldi bakoitzean. Izandako arrakasta ikusita hirugarren saio bat antolatu dute orain.
Emanaldia urtarrilaren 21ean izango da Segurako Botikaxaharren, 18:00etan eta gaurtik aurrera sarrerak salgai daude Elorripe tabernan.