'Eraiki dezagun Legazpi' prozesuan parte hartu dutenentzako sariak banatu ditu udalak
Aurtengo udal aurrekontuetarako proposamenak jaso zituen udalak iaz herritarren aldetik, eta partaideen artean erosketa txartelak zozkatu ditu. Udalaren webgunean daude proposamen guztiak, eta semaforoaren koloreekin adieraziko dute horien exekuzio fasea.
Aurtengo udal aurrekontuetarako herritarren proposamenak biltzeko martxan jarritako Eraiki dezagun Legazpi egitasmoaren barruan, 176 iradokizun eta proposamen jaso zituen udalak, eta horien artean 100 euroko bost erosketa txartel zozkatu ditu. Atzo eguerdian eman zizkien txartelak irabazleei udaletxean egindako ekitaldi batean. Antonio Alonso, Felisa Gil, Felix Pinillos, Leire Jimenez eta Janire Larrañaga izan dira erosketa txartelen irabazleak.
Herritarrek egindako proposamenak www.legazpi.eus webgunean daude ikusgai, eta semaforoaren hiru koloreak erabiliz, bakoitzaren exekuzio fasea dago adierazita.