Ludopatia baten testigantza helaraziko diete Legazpiko gazteei eta gurasoei
Josu Viana Mujika zumarragarrak ludopatiari buruzko hiru saio eskainiko ditu herrian. Gaur da lehena, eta hilaren 18an eta 19an hurrengoak.
Ludopatia baten testigantza izenburuarekin, hitzaldi zikloa antolatu dute Legazpin gazteei eta gurasoei zuzenduta. Josu Viana Mugika zumarragarrak gidatuko du, jokoaren adikzioaren inguruan prebentzioa lantzeko helburuarekin, eta gaur eta hilaren 18an eta 19an izango dira saioak. Herriko ikastetxeekin eta Legazpiko Gazteak elkartearekin elkarlanean egingo dira, eta Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuak sustatu eta finantzatuko ditu, Treba Gazteak programaren barruan.
Gaur izango da lehen saioa Kultur Etxean, DBHko 3.mailako ikasleei zuzenduta. 10:00etan Haztegi ikastolaren txanda izango da, eta 11:30ean Olazabal institutuarena.
Hurrengo bo saioak gurasoei eta 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta daude. Hilaren 18an, osteguna, 18:00etan, gurasoentzako hitzaldia egongo da, Kultur etxeko areto nagusian, hurrengo egunean, hilak 19, gazteei zuzendutako saioa, Gaztetxean, hori ere 18:00etan.