Martxoaren 23an iritsiko da Korrika Goierrira
Legazpitik barrena sartuko da lekukoa eskualdean, goizean goiz, eta Legorretatik aterako da, zazpi orduren ondoren. 'Harro herri' da 23. Korrikaren goiburua.
Korrikaren azken aurreko egunean iritsiko da lekukoa Goierrira. Martxoaren 23a izango da, larunbata. Udanan behera, karabana 05:45ean iritsiko da Legazpira eta 12:42an joango da Legorretatik Tolosaldera. Handik, Baionara egingo du, igandean hamaika eguneko eta 2.791 kilometroko ibilbideari amaiera emateko. Harro herri lemapean egingo da 23. Korrika.
AEKren euskararen aldeko ekimenak eskualdeko herri gehienak zeharkatuko ditu. Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Ezkio, Itsaso, Gabiria, Mutiloa, Zerain, Segura, Idiazabal, Olaberria, Lazkao, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorreta igaroko ditu.
Gaur goizean jakinarazi du AEKk Korrikaren ibilbidea, ekimenaren aplikazioan. Android eta Ios sistema eragileetarako hemen deskargatu daiteke appa.
Ordua | Herria |
05:45 | Legazpi |
06:47 | Zumarraga |
07:00 | Urretxu |
07:26 | Ezkio |
07:46 | Itsaso |
07:52 | Gabiria |
08:38 | Ormaiztegi |
08:51 | Mutiloa |
09:04 | Zerain |
09:17 | Segura |
09:37 | Idiazabal |
10:15 | Olaberria |
10:41 | Lazkao |
10:56 | Beasain |
11:34 | Ordizia |
12:09 | Itsasondo |
12:22 | Legorreta |