Goierritarrak 23. Korrikaren abestian
Maite Arroitajauregi 'Mursego' artista eibartarrak egin du abestia. Kau Kori Kura Ordiziako taldeko Mikelek eta Olatzek eta Beasaingo Garazi Zabaleta konposatzaileak parte hartu dute.
Martxoaren 14an hasiko da 23. Korrika, Eibarren. Gaur kanta eta bideoklipa aurkeztu dute. Maite Arroitajauregi Mursego artista eibartarrak egin du kanta, eta Amaia Badiola gernikarrak bideoklipa. Kantaren sorkuntzan hainbat goierritarrek parte hartu dute: Ordiziako Kau Kori Kura taldeko Mikelek ekoizpenean, ahotsetan eta midietan, Olatzek ahotsetan, eta Beasaingo Garazi Zabaleta konposatzaileak partituran.