Argizaiola sariko argazkiak ikusgai egongo dira Legazpin hilaren 26ra arte
Euskal herriko argazki lehiaketen irabazleen lehiaketa da Argizaiola. 2023ko edizioaren irabazlea Imanol Zufiaurre izan da, eta Javier Ortizek eta Andres Basiliok accesit bana irabazi dute. Lan horiek eta sarira aurkeztutako beste batzuk egongo dira ikusgai Legazpiko Kultur Etxean, 30 argazki guztira.
Gaur irekiko dute Legazpiko Kultur Etxean Argizaiola Trofeoa 2023 argazki erakusketa, eta hilaren 26ra arte egongo da ikusgai, astegunetan, 17:00etatik 20:00etara. Ikatza elkartearen ekimenez iritsi da Legazpira Euskal Herriko argazkilari onenen lanak biltzen dituen erakusketa hau. Euskal Herriko hainbat argazkilari elkarteek antolatzen dituzten argazki lehiaketen irabazleek parte hartzen dute lehiaketa honetan. Ikatzak antolatzen duen Legazpi Hiria lehiaketa puntuagarria da sari horretarako.
Argizaiolaren 2023ko edizioaren irabazlea Imanol Zufiaurre izan da, eta Javier Ortizek eta Andres Basiliok accesit bana irabazi dute. Hiru lan horiek ikusgai daude Legazpin beste lan batzuekin, 30 argazkiko bilduma hain zuzen.