23. Korrika antolatzen hasteko lehenengo bilerak Goierrin
Gaur Lazkaon izango da bilera, 18:00etan, erakusketa gelan. Aste honetan Itsasondo-Arama-Altzagan, Itsason, Gaintzan eta Zaldibian ere egingo dituzte. Irunen hasiko da martxoaren 14an 23. Korrika, eta Goierrin martxoaren 23an sartuko da, Legazpitik.
Martxoaren 14an irtengo da Irundik 23. Korrika. Goierrira martxoaren 23an iritsiko da, Legazpitik, eta Legorretatik irtengo da zazpi orduren ondoren. Dagoeneko hasi dira eskualdeko batzordeak bilerak deitzen Korrikaren bueltakoak antolatzen hasteko. Aste honetan egingo dituzte lehenengoak, Lazkaon, Itsasondo-Arama-Altzagan, Itsason, Gaintzan eta Zaldibian. Gabiriakoa, Idiazabalgo, Ormaiztegikoa eta Olaberrikoa ere zehaztu dituzte.
Aste honetako herri ezberdinetako batzordeen bilerak:
- Lazkao: gaur, 18:00etan, erakusketa gelan.
- Itsasondo-Arama-Altzaga: bihar, 18:30ean, Itsasondoko jubilatuen elkartean.
- Itsaso: Asteazkenean, 18:15ean, Jubilatuen Elkartean.
- Gaintza: Ostegunean, 19:00etan, udaletxean.
- Zaldibia: Ostiralean, 17:00etan, kultur etxean.
Hurrengo asteetakoak:
- Gabiria: urtarrilaren 22an, 19:00etan, udaletxean.
- Idiazabal: urtarrilaren 24an, 18:00etan, udaletxean.
- Ormaiztegi: urtarrilaren 25ean, 18:00etan, liburutegian.
- Olaberria: urtarrilaren 30ean, 18:00etan, udaletxean.
Ataungo, Beasaingo, Ezkioko, Legorretako. Mutiloako, Ordiziako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo datak zehazten ari da Goierriko lantaldeak. Datozen egunetan jakinaraziko dituzte. Herritarrak animatu dituzte herri bakoitzeko batzordeetan parte hartzera.