Bihar estreinatuko du lehiaketa ETB-1 telebista kateak. Zumarragan bizi den ordiziarra da Ginea, eta Goiburu legazpiarra da. Lehiaketak 50 partaide ditu guztira, eta Euskal Herriko sukaldaririk onenaren titulua eta 25.000 euroko saria ditu jokoan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak 6. urteurrena du aurten. Goierriko Pentsiodunek bost urte bete dituzte, urtebete beranduago hasi baitziren.
Larunbatean 95-5 irabazi zuten Arrasate-Eibar taldearen aurka. Bederatzi partida jokatu dituzte, eta bi bakarrik galdu.
Beasaindarrarekin batera Antton Lopez Ruiz, Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia eta Pipe San Epifanio ere auzipetzeko eskaera egin du fiskaltzak.
«Anbizio handiko» aurrekontuak dira alkatearen hitzetan. Inbertsioetarako 2.200.000 euro aurreikusi dituzte orotara. Gurutze Berri auzoko lanak dira inbertsio nagusiak.
Gipuzkoako Urrezko Domina jasotzean, «jasangarritasuna, arrisku demografikoa eta adimen artifizialaren» erronkei ekitearen alde mintzatu da CAFeko presidentea. Ekitaldia egin bitartean, Palestinarren aldeko protestak izan ziren Gipuzkoa plazan.
Gaur Lazkaon izango da bilera, 18:00etan, erakusketa gelan. Aste honetan Itsasondo-Arama-Altzagan, Itsason, Gaintzan eta Zaldibian ere egingo dituzte. Irunen hasiko da martxoaren 14an 23. Korrika, eta Goierrin martxoaren 23an sartuko da, Legazpitik.
Mankomunitatea "lehenbailehen" eratzeko eskatu dute batzarra egiteko. Jarduneko lehendakaria den Jon Luquiri batzar hori atzeratzeko arrazoiak azaltzeko ere eskatu diote.
Haragi sintetikoa sortzeko Biotech Foods enpresak Donostian irekiko duen lantegitik hasi, eta Olaberriko Etxeberri Goikoa baserrian duten ereduaz hitz eginez amaitu du olaberritar abeltzainak 'Argia'-n egin dioten elkarrizketa. Bideoa, albiste barruan.
Eski irteera ere prestatu dute mendizaleek otsailaren 24rako eta 25erako. Mendiko federatu txartela jaso daiteke dagoeneko elkartean.
Aurten taldeka jokatuko da Euskal Herriko Txapelketa. Elkarren aurka jokatu zuten oiangutarrek larunbatean. Udaberri Sarian bi bikotek parte hartuko dute.
Urtean zehar antolatzen dituzten hitzaldien bideoak biltzeko sortu dute. Azken Ignacio Agirreren argazki bildumari buruzkoa izan da.
Martxoaren 9an antzezlan musikala eskainiko dute Go!azeneko aktoreek Ordiziako Herri Antzokian. Bi saio izango dira: 16:30ean eta 18:30ean.
Julio Soto, Alaia Martin, Maddi Aiestaran eta Iker Zubeldia bertsolariak izango dira aurten otsailaren 9ko bertso afarian. Sugaar, Amonane eta Kirkilen erosi daitezke tiketak, 40 euroan.
Mirari Martiarenak aurkezlearekin aritu da berriketan Ormaiztegiko ziklista, bai bertsolaritzaz bai txirrindularitzaz. Bideo osoa albiste barruan.